GARA > Idatzia > Kultura

Ze esatek! taldeak jarri dio musika Azpeitian ospatuko den Kilometroak 2011ri

p042_f02.jpg

GARA | AZPEITIA

Urriaren 2an ospatuko den aurtengo Kilometroak jaiak atzo aurkeztu zuen bere kantua. Pako Aristi urrestildarrak egin ditu hitzak eta Ze esatek! taldea arduratu da doinua jartzeaz.

«Klik bat eginda aurrera goaz, zeinu txiki bat etorkizunerantz» izango du aurtengo kantuak lema nagusi.

Bideoa ere bai

Bideoklipa ere aurkeztu zuten atzo Azpeitiko Ikasberri ikastolako arduradunek. Bertan aurtengo Kilometroetako leloa izango den «Klik!» hitzarekin jolasten dute, bai musikari bai hainbat pertsonaia ezagunek ere. Besteak beste, bertan ageri dira Kepa Peñagarikano pilotaria, Mikel Aranburu, Mikel Labaka, Eguzkiñe Peña, Jagoba Beobide, Alex Altolagirre, Mikel Orbegozo eta Hodei Mendinueta futbolariak eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak.

Bideoa Youtuben zintzilikatu dute eta www.kilometroak.net webgunean ere ikus daiteke, gainerako informazio guztiarekin batera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo