Beñi Agirre Euskara irakaslea
Oihaneko legea
Zapaterori ez omen zaio gustatu Bilduren emaitza, eta horregatik honakoa bota die mehatxu moduan: legea bete beharko duzue. Rubalcabari, berriz, Andoaingo zinegotzien bizkartzainak udaletxean armaturik sartzeko alkateak ezarritako debekua ez zaio gustatu, honek legea betetzen badu ere; horregatik, mehatxu moduan bota digu: afera hau berehala konpontzen ez bada, hau da, legeak lege, bizkartzainak Udalean sartzeko debekua aldatzen ez bada, guk legea aldatu egingo dugu.
Biak ala biak egur bereko ezpalak dira. Haiei ez bazaie gustatzen edo dagoen bezala egotea interesatzen ez bazaie, legea aldatu eta kitto! Agian ez dira konturatu legeak alda daitezkeela, egunero ikusten dugu hori, baina herriaren borondatea ez dela legeekin aldatzen. Maiatzaren 22an ikusi genuen hori.