GARA > Idatzia > Ekonomia

Kanboko Miral enpresako lau autobus erabat kiskali dira sute batean

GARA |

Miral enpresako lau autobus erabat kiskaldu zituen atzo goizaldean Kanbon jazotako sute batek. Sutea amatatzen Kanboko suhiltzaileez gain, Hazparnekoak eta Baionakoak ere aritu ziren.

Batez ere Ipar Euskal Herriko barnealdeko garraioaz arduratzen den enpresako zuzendari Filipe Miralen ustetan, «sutea nahita eragindakoa» izan zen. Jendarmeriaren susmoa autobus baten azpialdean aurkitutako hondakin batzuek eragin dute. Alta, ez daki ustezko erasoaren arrazoia zein izan daitekeen.

Erretako autobusak enpresako aparkalekuan zeuden, eta horietatik hiru nahiko berriak ziren.

Miral aspaldiko enpresa da, 1924. urtean sortutakoa, eta zazpi langile ditu. Barne garraioaz gain, nazioartean ere jarduten du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo