GARA > Idatzia > Kirolak> Txirrindularitza

Markel IRIZAR | Radioshack taldeko txirrindularia

Uztailak 7, San Fermin

Kaixo lagunok! Eguna joan, eguna etorri, poliki-poliki lehen astean barrena goaz. Sarritan ez dakigu asteazkena ala osteguna den, uztailak 5, 6 ala 7. Horrexegatik irteerara iritsi eta Xabier Zandio zapi gorriarekin ikustean konturatu naiz gaur San Fermin eguna dela.

Gaur lehen entzierroa izango zen Iruñean, eta bertan zezenaren aurrean korrika ibili direnen sentsazio berberak izan ditut etapa hauetan. Batean euria, bestean haizea, errepide estuak, tentsioa, eta koskabiloak ahoan... atzetik zezentzar horiek izango banitu bezala, neure buruarekin apur bat larrituta. Gaur euria ari zuen arren, eta arriskua demasekoa bazen ere, adarkada handienak atzo jaso genituen. Izugarrizko sarraskia izan zen, leku orotan norbait lurrean, mutil ugari odoletan...

Eta Miura handiek harrapatuta bezala, nire inguruko bi kide joan ziren erizaindegira. Zoritxarrez, horiek ezingo dute berriz ere Tourreko entzierroetan parte hartu hurrengo urtera arte.

Bat gelakidea nuen, Brajkovic, eta bestea, berriz, entrenamenduetako laguna, Velasco.

Horregatik, atzo, pixka bat morala baxu antzean neukala, abesti hau etorri zitzaidan burura, nire bi kide horientzako 2012 Tourra bukatu baita: gaixoa ni, gaixoa ni, hurrengo urtera arte eztaukate Tourrik!!!!

Gure zutabe honetatik, Ametsen eta nire partez, laster osa daitezela opa diegu, eta besarkada bero bana bidaltzen diegu!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo