GARA > Idatzia > Euskal Herria

Faxismoaren biktimen aldeko ikurren aurka erasoak gehitu direla salatu dute

p016_f02_139x101.jpg

Aimar ETXEBERRIA |

Donostiako Genozidioaren Biktimen Elkarteak salatu duenez, faxismoaren biktimen aldeko monumentuen aurka erasoak areagotu egin dira azkenaldian.

Ulian eta Saguesen biktima hauen aldeko plaka bana dago. Uliakoa dagoeneko bi aldiz desagertu dela azaldu dute eta elkarteko kide Felix Sotok gogorarazi nahi izan du, hain zuzen ere, mendi hori izan zela, beste leku batzuen artean, 1936ko gerran faxistek Donostiako bizilagunak erailtzeko erabili zuten guneetako bat.

Sagueseko plakaren aurka ere izan dira erasoak. Normalean pintadak izaten ziren, baina azken aldian lapurtu egin zuten.

Tratu bera guztientzat

Jende honen aurka segurtasun neurri zorrotzagoak eskatu dituzte, gisa honetako gertakaririk gehiago gerta ez dadin. Eraso guztiak aurrez prestatuak izan direla uste dute, eta Lakuako Gobernuari eskatu diote «utz ditzatela diskurtso partidistak alde batera eta has daitezela faxismoaren biktimenen omenezko monolitoak zaintzen».

Donostian bertan ia laurehun biktima izan zirela oroitarazi dute eta biktima guztientzat tratu bera eskatu dute. Bi biktima mota daudela uste dute eta tratu bera eskatu dute guztientzat. Euren familiei eskatu diete biktima izateagatik ez dezatela negoziorik egin, beste batzuek egiten ez duten bezala.

Marisa Urrak euren biktimentzako «nortasuna» eskatu du, 75 urte baitaramatzate horren zain.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo