Lekeitioko Nazioarteko kale-antzerki jaialdiak 25.000 ikusle bildu ditu
GARA | LEKUA
Lekeitioko Nazioarteko kale-antzerki jaialdiari Dantzaz konpainiak eman zion amaiera. Antolatzaileek azaldu zutenez, jaialdian izan diren ikusle gehienak bat etorri ziren: ««Sarritsasoa» izan da aurten egitarauak eman duen emanaldirik zirraragarriena». Joseba Sarrionandia poetaren unibertsoa dantza bilakaturik, hondartzan aurkitu du jokatzeko lekurik paregabea. «Sarritsasoak», jaialdiaren bederatzigarren produkzioak, arrakasta ikaragarria izan du. Bide berria urratu eta geroari begira ate bat zabaldu du».
Gauetan izan ditu ikusle gehien kale-antzerki jaialdiak eta aurreko urteetako arrakastari jarraituz, guztira 25.000 ikusle bildu ziren Lekeition hamabost emanaldietan zehar.