GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bilboko Bilduk Basurtuko meskita irekitzea nahi du

Aimar ETXEBERRIA |

Ana Etxarte Bilboko Bilduko zinegotziaren ustetan, kultur-askatasuna bermatu behar da, eta horregatik eskatzen dute meskitaren irekiera.

Bestalde, Udalari eskatu zion ez dezala oztopatu meskitaren irekiera eta bide batez Iñaki Azkuna eta Rikardo Barkala udal agintariek egin zituzten adierazpenak arbuiatu zituen, meskitari oztopoak jartzearen aldekoak ziren eta.

Kultura ezberdinen arteko bizikidetza lortzea espero du Etxartek eta «islamofobia» alde batera uzteko eskatu zien meskitaren aurka ari direnei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo