GARA > Idatzia > Kultura

UDATE

hóPLAY Bideo-jokoen Nazioarteko II. Lehiaketan lehiatuko diren 25 ekoizpenak hautatu ditu Bilboko Alondegiak

GARA | BILBO

Bilboko Alondegiak hóPLAY Bideo-jokoen Nazioarteko II. Lehiaketan parte hartuko duten 25 bideo-jokoak zeintzuk diren jakinarazi berri du.

Bideo-joko original, sortzaile, berritzaile, ludiko eta hezigarriak diren ekoizpenak aintzatetsi eta saritzea da Bilboko Alondegiko hóPlay lehiaketaren helburua. Aurtengoa bigarren edizioa du Bilboko jaialdi honek, eta antolatzaileek 46 bideo-joko izan dituzte hautagaitzat.

Aurkeztutako 46 lan horietatik lehiaketan parte hartzeko aukeratu dituzten 25 bideo-jokoen artean, bertakoak dira hamaika (Bizkaikoak eta Arabakoak), Estatu espainolekoak bederatzi eta nazioartekoak bost. Horien artean, Italia, Suedia, India, Argentina eta Kolonbia dira lehiaketan ordezkaritza izango duten herrialdeak.

Bideo-jokoen arloko profesionalek osatutako epaimahaiak hautatu ditu parte hartzaileak, eta horiek dira, hain zuzen ere, behin betiko sariak emango dituztenak.

Sariak

Sari banaketa datorren irailaren 17an egingo dute. Guztira sei kategoria antolatu dituzte, eta atal bakoitzak irabazle bakarra izango du.

Kategoriak jatorrizko ideia onena, diseinu sortzailerik onena, soinu edo musikarik onena, jokatzeko aukerarik onena ematen duena, publikoak emandako sari berezia eta Euskal Autonomia Erkidegoan egindako bideo-jokorik onena izango dira. Kategoria bakoitzeko irabazleak sei mila euroko saria jasoko du.

Ficha

Obra: «Salomé» de Oscar Wilde.

Lugar: Laboratorio de teatro y cine Ortzai. Calle Pintorería 39, (Gasteiz).

Fecha y hora: 10, 11 y 12 de agosto. 20.30.

Precio de la entrada:

10 euros.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo