GARA > Idatzia > Kultura

EH Jaietan | Donostia

Kantu Jirak, beste behin ere, abesti goxoz hartu zituen Alde Zaharreko txokoak

p055_f02.jpg

O. LARRETXEA - A. ABARIZKETA | DONOSTIA

Bada, Donostian, Kantu Jira egiteko ohitura. Ahotsak berotu eta euskal kanta zahar nahiz berriak lau haizetara zabaltzekoa. Gipuzkoako hiriburuko Alde Zaharra da horren erakusleiho nagusietako bat, eta atzo, Piraten egitarauaren barruan, beste kantu saio eder bat eskaini zuten bertaratu ziren gizon-emakumeek. Eguerdi partean izan zen hori, orduan hasi baitziren parte-hartzaileak kanturako prest eta dotore-dotore jantzita La Flamenka gunera azaltzen.

Baserritar jantzita batzuk, kaleko arropekin gehientsuenak, kantuari ekin zioten segituan, eta pixkanaka-pixkanaka gero eta jende gehiago batu zen kantura. Bisitari batzuk ustekabean harrapatu zituen Kantu Jirak, baina batek baino gehiagok hautatu zuen entzuten jarraitzea, beraz, gustuko izan zuten seinale. Turista ugari ere jakin-minez, eta argazki kamerekin. «Araban bagare/ Gipuzkoan bagera/ Ziberun bagire /ta Bizkaian bagara/ baita ere Lapurdi ta Nafarran...» eta kantuan jarraitu zuten, kanten liburuxka eskuetan hartuta.

Kaitik kalera abiatu ziren, hain zuzen, Abuztuaren 31 kalera, kalejirak eginez, dantzatuz eta abestuz. Tarte baten ostean, La Flamenkara itzulita, han eman zituzten azken doinuak, bertsolariei txanda pasatzeko. «Begiak parrez parrez», «Ikusi Mendizaleak» eta beste hainbat eta hainbat abesti, euskaldun orok txikitatik entzunak, ikasiak eta hain hunkigarritzat dituen kanta horiek. Batzuk herri edota hirietako bitxikeria eta kondairak deskribatzen dituztenak. Beste batzuk herri oso baten izaera eta izana erakusten dutenak.

Donostian aspaldi ekin zioten Kantu Jira egiteko ohiturari, eta orain, hilero, hirugarren larunbatean, Alde Zaharreko Fermin Kalbeton kalean elkartzeko ohitura dute. Bihotzak alaitzen jarraitzeko.

Abuztuak 19
Ofiziala

11.00>BULEBARra Puzgarriak.

11.00>Trinitate plaza Barrene jokoak.

12.00>kONtxako PASEALEKUA. BEGI POLITEN lehiaketa.

12.00>ZURRIOLAKO TERRAZA. HAURRENTZAKO TAILERRA: Madagaskarreko Historia eta Malgache Herrien Instrumentuak eta Dantzak.

12.30>EASO PLAZA. BERTSOLARIAK. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Manex Mujika. Gai jartzailea: Naroa Sasieta.

17.00 - 20.00>VINUESA PLAZA. Makillaje artistikoko tailerra.

17.30> ARABA PARKEA. BIKOTE BIHURRIA haurrentzako festa.

18.30>Okendo plaza. Erraldoiak eta buruhandiak.

ZURRIOLA ETA ERDIALDEA. Txarangak.

19.00>VINUESA plaza. GITARRA KLASIKO KONTZERTUA, Maria Villabuena eta Aitor Ucar-en eskutik

20.00> KONSTITUZIO PLAZA.

Gero Axular dantza taldea.

22.45>KONTXAKO BADIA.Su Festen 48. Nazioarteko Lehiaketa. Bruscella Bartolomeo & F.LLI piroteknia (Italia).

23.30>LONDRES HOTELa.Zezensuzkoaren irteera.

EASO PLAZA. Azabache orkestra. BULEBARRA. La Porteña Tango. GIPUZKOA PLAZA. Acroindarrek «Mugarik gabe» ikuskizuna, antzerkia, dantza eta gimnasia. KONSTITUZIO PLAZA. Arrabots, erromeria.

23.45>KURSAALEKO URUMEA TERRAZA.GAZTE GAUA, Oihan Vega eta DJ Makalarekin.

23.45>SAGUES.Melendi.

Piratak

KOADRILEN EGUNA

11.30 Tailer ireki eta parte hartzaileak.

12.30 Pintxo hotzen lehiaketa

14.00 Bazkaria (bakoitzak etxetik eramanda).

17.00 Jolas sorpresa.

20.00 Txaranga.

23.00 KONTZERTUA. Reincidentes eta La pop´lla.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo