GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

Emakumezkoen Euskal Kopa

Athleticek bost minututan utzi du bideratuta finala

Realak aurrea hartu zuen lehen zatian penalti baten bidez, baina bigarrenean bizkaitarrak nagusi izan ziren.

p024_f01_148x108.jpg

ATHLETIC 4

REALA 1

Jon LEUNDA

Athleticek eraman du Emakumezkoen Euskal Kopa. Atzo izan zuen lehiaketako partidarik zailena, baina hala ere lau gol egin zituen. Talde honek duen gol usaina ikaragarria da. Oso aukera gutxi behar ditu atea topatzeko, eta atzo horixe gertatu zen. Lehenengoan, Reala hobeto aritu zen, baina bigarren zatiko lehen zazpi minututan partidari buelta emana zioten bizkaitarrek.

Orain artekoa ikusita, Athletic zen faborito, baina lehen 45 minutuetan donostiarrak hobeto aritu ziren. Oren laurdena pasatxo zenean, gainera, Zelaiari egindako penaltia Lucasek baliatu zuen Reala markagailuan aurreratu eta txuri-urdiñak titulura apur bat gerturatzeko.

Bigarren zatian, ordea, zuri-gorriak oso indartsu zelairatu ziren, ez zuten txapelik gabe geratu nahi, eta zazpi minututan partidari buelta eman zioten. Dagoeneko nahi zuten lekuan ziren. Bizkaitarrek ez dituzte aukera asko behar golak egiteko, eta atzo ere hori ikusi zen: izan zituzten lehen bi aukeretan bi gol sartu eta aurrea hartu zuten.

Markagailuan atzetik zirela, txuri-urdinak aurrera jo nahi izan zuten berdinketaren golaren bila, baina berriro ere bizkaitarrek min handia egin zieten, bi minututan beste bi gol sartu eta finala erabakita utziz.

Amaieran festa talde guztien artean, eta garbi geratu da Athletic izan dela lehen Euskal Kopako onena. Hiru partidatan 25 gol egin ditu, eta jaso, berriz, bakarra, eta hori bada zerbaiten seinale. Realaren lana ona izan da, eta amaieran bigarren postuarekin konformatu behar izan dute jokalari txuri-urdinek.

ATHLETIC

4

REALa

1

Primeran

Lehen urtea izaki, garbi dago gauzak hobetu daitezkeela, baina orokorrean bikain joan da Euskal Kopa, bai antolakuntzaren aldetik, bai zaleen erantzunari dagokionez ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo