GARA > Idatzia > Kultura> Zinema

Filmen sustapenerako diru laguntzen deialdia ireki du Lakuak

GARA | DONOSTIA

Lakuak fikziozko eta animaziozko filmen eta dokumentalen promoziorako eta iragarpenerako diru laguntzen deialdia irekiko du gaur. Guztira 181.600 euro banatuko dituzte Kultura Sailaren bidez, Europa Pressek bildutako datuen arabera. Diru zenbateko horren %30 jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenetara bideratuko dute, euskarazko ekoizpena handitzeko helburuarekin.

2010ean zehar Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako areto komertzialetan estreinatutako filmei zuzenduta dago deialdia, eta bertan eta Europar Batasunean obra horien hedapena eta merkaturatzea sustatzea da helburua, «Euskal Herriko identitate kulturala eta presentzia gordetzeko kulturaren merkatu gero eta globalizatuago batean».