GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Bizkaiko Aldundiak ardura handia erakusten du behar ez duen norabidean

Bizkaiko hainbat gizarte kolektibok Aldundiak 1.600 familiari Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) kentzeko erabakian izandako irregulartasunak salatu zituzten atzo. Gero eta nabariagoa da gizarte laguntzen murrizketa, eta Bizkaiko Aldundiaren erabakia horren adibide argia da. Baina prozeduran ere ugari dira irregulartasunak. Izan ere, kaltetuek atzo esan zutenez, helegiteak aurkezteko aukerarik ere ez diete eman. Eta aurkeztu ahal izan dituzten 70 alegazioen kasuan, gehienei dirua itzuli beharko diete, irail bukaera arte kobratuko ez badute ere; hartara, hainbat familiak daukaten mantenu bakarra gabe eman behar dituzte hiru hilabete, eta ez eurek egindako irregulartasunengatik, Aldundiak egindakoengatik baizik. Arreta ematen du jokaera horrek, eta Aldundiak horren azkar jarduteak laguntzak kentzeko orduan; Bizkaian, Euskal Herri osoan, behartsuak gero eta gehiago direnean, horiek laguntzeko ardura izan beharko luke eta. Ez dute ardura bera erakusten errenta handiei gehiago eskatzeko. Aldundiaren lehentasuna Bizkaiko herritar guztiak balira, bestela jokatuko luke; esate baterako, behartsuenenganako sentsibilitate berezia erakutsiz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo