GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskal Herriarentzat autonomia eskatu du Eva Joly hautagai ekologistak

Estatu frantseseko presidentzialentzako Europe Ecologie-Berdeen hautagaia autonomia aldarrikatu zuen, berriki, Bretainaren bateratzea, euskal autonomia, eta, Korsikan lurralde kolektibitate bakarra eskatuz.

p011_f01_111x111.jpg

Maite UBIRIA | BAIONA

RPSko udako unibertsitatean Eva Jolyk Estatu frantsesko presidentzialetarako Europe Ecologie-Berdeak alderdiaren hautagaiak lurralde antolaketari buruz egiten duten hautua argitu zuen, berriki iragandako Région et Peuples Solidaires-en (RPS) unibertsitateetan.

Militanteen galderei erantzunez, hautagaiak, «eskualdeen europa federalista» aldarrikatzeaz gain, eskualde autonomoen alde azaldu zen. Hain zuzen ere, Loire-Atlantique departamenduarekin lotuz Bretainiaren bateratzea defendatu ditu Jolyk. Eta, horrekin euskal autonomia aldarrikatu zuen, «Espainiatik Frantziara hedatu daitekeen eskualde» baten sorrera eskatuz.

Ildo beretik, Korsikan lurralde kolektibitate bakarra defendatu zuen. «Frantziako eskualde bakoitzak estatus berezia edukitzea bere aldarrikapen araberakoa» proposatu zuen Eva Jolyk unibertsitateetan.

Jolyren hitzak txalo beroak bildu zituzten joan den larunbatean Mouans-Sartoux-en (Alpes-Maritimes) ospatu udako unibertsitatean.

Regions et Peuples Solidaires konfederazioaren partaide dira Eusko Alkartasuna eta Abertzaleen Batasuna. Bi alderdi horiek dagoeneko ekologistekin elkartu ziren azken Europako bozetan eta aliantza berritu dute heldu den irailaren 25ean iraganen diren Senaturako hauteskundeei begira. Estatu frantsesean, ordea, zenbait tokitan ekologistek eta sozializtek lehen itzulitik bat egin dute Senatua ezkerrera eramateko asmoz.

Nicolas Sarkozyren Gobernuak bultzatu duen lurralde erreforma gogor kritikatu du Europe Ecologie-Les Verts alderdiko ordezkariak, «zentralismo» gehiago ekarriko duela salatuz.

«Prefetaren kargua Napoleon garaikoa da eta zailtasun nabarmenak ditu modernitatean sartzeko», erantzun zion, era berean, hautetsi katalan batek luza- turiko galderari.

Hizkuntz gutxituak

Nazionalitate bikoitza duen eurodiputatuak sami herriak sortutako unibertsitate batean norvegiarraren kurtsoak ematen ditu. Ibilbide horrekin bat eginez, «eskualdeetako hizkuntzen aitortza» aldarrikatu zuen hautagai berdeak.

Horrebestez, frantziar hizkuntzaren nagusitasuna kritikatu zuen, heuren hezkuntza erabiltzeagatik hainbat hautetsien aurka abiatu prozedurak salatuz. «Ezin dira eskualdeetako hizkuntzak inposatu, baina inposatu daiteke hizkuntz horiek ikasteko eskaintza orokortzea», azaldu zuen, egoera larrian diren hizkuntzentzat «ama eskolatik horiek hitz egitea ahalbideratu behar dela» aldarrikatuz.

400.000

AB eta EA alderdiekin batera, Korsikarrak, Katalanak, Okzitanoak, alsaziarrak biltzen dira Région et peuple Solidaires konfederazioan. Bataz beste, 400.000 bozka biltzen dituzte alderdi horiek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo