GARA > Idatzia > Kirolak> Txirrindularitza

VUELTA 2011

Zoramena!!

Markel IRIZAR

Radio Shack-eko txirrindularia

Espainiako Itzuliak, 33 urte eta gero, espainiar mugak gurutzatu ditu berriz ere euskaldunon herrira, hau da, Euskal Herrira, txangoa egiteko. Egun pare batez, orain pare bat urte Herbeheretan egin zuten bezala, antolakuntzakoek lasterketa atzerrira eramatea erabaki dute bertako txirrindularitza zaleek lasterketari beste grazia bat eman diezaioten.

Eta gaurkoan, baten batzuk horrela nahi ez zuten arren, euskal herritarron eguna izan da. Lehenik eta behin, euskal txirrindulari batek, Euskadiren izenean, eta ikurrina bere arropetan zela, garaipena lortu du. Eta, beste alde batetik, eta are garrantzitsuagoa dena, Euskal Herriak eta bertako biztanleok, errespetuz eta giza legez, geure iritzia aldarrikatu eta mundu guztiari erakustaldi bat eman diogu.

Ez, ez gara ez biolentoak, ez legez kanpokokoak, ez beste ezer. Bakar-bakarrik euskaldunak gara eta gure aberria, herria eta hizkuntza maite ditugu. Momentuz behintzat hori ez da delitua eta, horretxegatik, ulertzeko horren erraza den gauza bat aldarrikatzen dugu: bere izenak dioen bezala, country hau, basquetarren herria dela.

Zorionak Igor, zorionak Euskal Herria, beste behin erakutsi duzulako zergatik zaren hain polita eta zergatik maite zaitugun horrenbeste!! Goza ezazue! Mila esker.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo