GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Jakes Bortairu, argia

Lurralde antolaketa

Herrien arteko kooperazioari buruzko eztabaida pil-pilean dugu Iparraldean. Frantziako Legebiltzarrak iaz bozkatu zuen lurralde elkargoen erreformaren atalean, herrien arteko egiturak ditugu mahai gainean. Urtea bukatu gabe, tokiko hautetsiak kontsultatu ondoren, Estatuko ordezkaria den prefetak herrien arteko kooperazio eskema berria finkatu beharko du, gobernuak argi utzi duen bide orria segituz (...). Frantziako Estatuan tarrapataka egiten ari den prozesu honek eztabaida eta kexak piztu ditu. Egia erran, tokiko hautsi-mautsi politiko franko hankaz gora ezarri ditu, nahiz eta bestalde funtsezko arazoak pausatzen dituen, hala nola, non eta nork hartzen dituen erabaki politikoak.

Panorama ikusirik, argi da Iparraldeko berezko instituzio baten aldeko borroka azkartu beharra dela.

Kontzertazioaren lehen txanda amaiturik, zera aurreikusten du eskema berriak: Zuberoa den bezala geldituko litzateke (Biarnoko herri bat barne eta Eskiula kanpo geldituz). Nafarroa Beherea elkargo bakar batean edo bitan antolatuko litzateke. Aldiz Lapurdin gertatuko litzateke aldaketa handiena, BABko hiriguneak (Baiona, Angelu, Biarritz) inguruko herri asko bereganatuz, Landes-etako batzuk barne. Azpimarratzeko da irentsiak liratekeen herri horiek ezetz borobila erran berri diotela proiektuari. Kezka nagusia hauxe dute: elkargo berriak lurralde osoko ikuspegitik ariko ote dira, ala herri nagusiek inguruko herri tipiak beren menpe ezarriko ote dituzte? Kezkatzeko bada dudarik gabe, Ipar Euskal Herriko ezagupen instituzionalaren etsai amorratuenak BABko elkargoan baitira hain zuzen.

Izan ere, eztabaida Ipar Euskal Herriko testuinguru berezian pausatzen da. Iparralde mailako egitura juridiko-politiko ezean, herri elkargoen batzeko irizpideak, bakoitzaren hedadura eta eskumenei buruzko eztabaidak makurtuak dira. Hots, nola burutu lurralde barneko antolaketa txukuna, lurralde osoa ezagutu eta antolatu gabe? Azken hamabost urte hauetan Garapen Kontseiluko lanek behin eta berriz argi utzi dute herritarren eguneroko bizitzan inportanteak diren hainbat arazo kudeatzeko maila egokia lurralde osoa dela. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo