GARA > Idatzia > Kultura

Esne Beltzak CD eta DVDrako grabatuko du gaurko kontzertua

GARA |

Eguraldi txarra tarteko Donostiako Aste Nagusian ematekoak ziren kontzertua bertan behera gelditu zenez, Esne Beltza taldeko kideek orduko asmoari eutsi eta gaur Estropaden eguna dela eta 16.00etan Donostiako kaian eskainiko duten kontzertua grabatu egingo dute. Taldekideek atzo azaldu zutenez, kontzertu berezi hau 2011ko Durangoko Azokarako kaleratuko duten CD eta DVD berrirako grabatuko dute.

Kontzertu berezi hau jai bihurtzeko, lagun mordoa gonbidatuko dituzte oholtza gainera. Bertan izango dira, besteak beste, Adria eta Ruben (La Pegatina, Katalunia), Mel (Kuba), Yacine (Aljeria/Katalunia), Jhonny El Bola (Bolivia) edo Benas, Fino, Flavio, Etxeberritxo, Kukai dantza taldea eta Jon Maia euskal herritarrak. Sorpresak izango direla ere iragarri dute. Jaia borobila izateko, oraingoan eguraldia lagun izatea bakarrik eskatu beharko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo