Haurrak
Umeak Belodromoan, zinemaz gozatuz
Etxeko txikienek ere gozatzen dute Donostiako Zinemaldiaren eskaintzaz. Goizero ikastetxe desberdinetako haurrek hitzordua izan dute Jean-Loup Felicioli eta Alain Gagnolek zuzendutako
«Une vie de chat» (Katu bat Parisen) filmeko animazioko pertsonaiekin. Gaur, Belodromoan bertan Paul W.S. Andersonen «Hiru mosketariak« filma eskainiko dute, hiru dimentsiotan.