LABen nazio biltzarrak lankidetza deia egin du murrizketei aurre egiteko
LAB sindikatuak atzo Donostian egin zuen nazio biltzarrak eremu sindikalaren eta politikoaren arteko lankidetzaren beharra nabarmendu zuen, krisialdiaren aitzakiarekin langileen eskubideen aurka abian jarri diren erasoei eta murrizketa sozialei aurre egin ahal izateko. Urriaren 3rako batzar eta mobilizazioak deitu ditu, sinetsita baitago «benetako aldaketak bultzatu nahi ditugun eragile politikoen eta sindikalen arteko eztabaida irekitzeko unea dela».
Joseba SALBADOR |
Kongresuen arteko organo nagusia da nazio biltzarra eta bere funtzio nagusia sindikatuaren esku-hartze esparru eta dinamikak finkatzea eta ebaluatzea da. Bilkura honetan, zuzendaritza batzordeko kideez gain, eskualdeetako zein sektoreetako ordezkariek hartu zuten parte.
Atzoko nazio biltzarrak hasi berria den ikasturtean LABek izango dituen erronka eta lan ardatz nagusiak izan zituen aztergai, eta bertan aparteko lekua izan zuten langileen eskubideen aurkako erasoek eta murrizketa sozialek. «Aurreko kurtsoa murrizketa gehiago etorriko zirela iragarriz amaitu genuen, eta murrizketak norainokoak diren ikus daiteke orain».
Biltzarrean eztabaidatutako ebazpenek gogor salatzen dute patronalaren jarrera, krisiaren aurrean «ez duelako erantzukizunik bereganatzen» eta «lanpostuak suntsitzearen mehatxuaz baliatzen ari delako» bere «betiko neurriak» ezartzeko. «Soldatak jaistea, lan baldintzak okertzea, lanaldia malgutzea eta babes publikoa kentzea dira patronalak aplikatu nahi dituen neurriak», zerrendatu ditu.
Patronalaren asmo hauei, murrizketa sozialei eta langileen eskubideen aurkako erasoei aurre egiteko, LABek delegatuen batzarrak eta mobilizazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan, lehena urriaren 3rako, astelehena.
«Badira alternatibak»
Nazio biltzarrak ere klase politikoaren erantzukizuna nabarmendu zuen, «herritarren borondateari bizkar eman diotelako, aldaketa sozialaren bidea debekatuz».
Hala ere, LABen iritziz, «badira alternatibak» eta dei egiten dio klase politikoari «behingoz erantzukizun politikoz jokatzen has dadin, abian jartzen diren politiken norabidea aldatzeko». Era berean, euskal langileei «klase politikoa horretara behartzea» eskatu die. Gai hori aurtengo ikasturtean sindikatuaren lan erreferentzietako bat izango dela iragarri dute.
Honekin batera, aldaketa bidea jorratzeko lankidetza deia egin zuen atzo nazio biltzarrak, bere ustetan behar-beharrezkoa baita eremu sindikalaren eta politikoaren arteko lankidetza. «Benetako aldaketak bultzatu nahi ditugun eragile politiko eta sindikalen arteko eztabaida irekitzeko unea da», aldarrikatu zuen LABek, eta bide horretan prest agertu zen «bide berri hau lankidetzaren bidez jorratzeko».
Egoera ekonomiko ilunaren alboan, bestalde, azaroaren 20ko hauteskundeei begira Euskal Herrian «egoera politiko berria» indartzen ari dela ere uste du LABen biltzarrak, eta oso positibotzat jotzen du «eremu ezkertiar eta abertzalean abiatutako iniziatiba, alderdikerien gainetik bat eginez»; izan ere, «herri honen eskubideak defenditzeko unea» dela uste du.
Zentzu horretan, ekimen bateratua bultzatzen duten alderdiei zera eskatzen die, «politika ekonomiko, laboral eta sozialak hemen erabaki ahal izateko eskubidearen defentsa bere egin dezatela, hau da, Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren defentsari hel diezaiotela».
Eremu politikoan, halaber, «Bateragune auziko» epaiaren larritasuna berretsi du, eta sindikatuko idazkari nagusi izandako Rafa Diez zein auzi honetan zigortuak izan diren kide guztiak «inolako baldintzarik gabe aske uzteko» exijitu eta datozen asteetan egoera politikoaren gaineko gogoeta irekiko duela iragarri du.
LAB sindikatuaren nazio biltzarrak aldaketa bidea jorratzeko lankidetza deia egin zuen atzo, bere ustetan behar-beharrezkoa baita eremu sindikal eta politikoaren arteko lankidetza.
Dei egin die alderdi abertzaleei «politika ekonomiko, laboral eta sozialak hemen erabaki ahal izateko eskubidearen defentsa bere egin dezaten, hau da, Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren defentsari hel diezaioten».
El secretario general de ELA, Adolfo Muñoz, «Txiki», aseguró que los recortes de gasto que se están llevando a cabo son un «saqueo» que a su juicio no tiene otra finalidad que obtener dinero para recapitalizar a la banca.
En una comparecencia junto al responsable en Nafarroa, Mitxel Lakuntza, el dirigente sindical señaló que la política está actuando como una «planta adormidera» para que «la sociedad acepte adormilada lo que pasa», que es que se está precarizando el empleo «para el mantenimiento del beneficio empresarial».
En referencia a Nafarroa, subrayó que se está aplicando una fiscalidad «tremendamente injusta» con la que «es imposible financiar la solidaridad». A su juicio, es en este territorio donde mejor se ve que «los intereses económicos se gestionan por un partido único».
Ante esta situación, declaró que al movimiento sindical sólo le queda «trabajar la alternativa, socializarla, y movilizarse». J.S.