GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Hasier Etxeberria 2011/9/26

Jeltzaleei aholku

Entzuten da nacionalista kendu eta nacional jarri nahi diotela izena Partido Nacionalista Vascoari. Ez zait gaizki iruditzen. Ez eta ondo ere. (...)

Ez zaidana oso ondo iruditzen, ordea, entzuten den beste gauza bat da: gaztelaniaz Nacional hori ezarri arren, euskaraz Alderdi Jeltzalea izena gordetzea.Gogoan dauzkat gaztetan ezagututako ETAko partaide baten sermoi marxistak. Oso praktikoa izan da beti gizona eta, halako batean, ETA pm hartara pasatu zen. Handik urte batzuetara EIAra, gero Euskadiko Ezkerrera eta, azkenean, EAJtan amaitu du. Karguak ere eduki ditu gizonak, eta ez edonolakoak.

(...) eta galdegin nion nola ote zitekeen bera bezalako marxista batek alderdi kristaudemokrata eta tradizionalista batean amaitzea. (...)

Kontua da, ezin dudala ulertu zergatik eman zion min JELtzale bihurturik zebila esan izanak. Berak jakingo du zein arbolaren geriza duen maite, baina ezin ukatuko dit, EAJ espiritu kristaudun alderdia denik (edo izan denik, bederen).

(...) Partido Nacional Vasco- Eusko Alderdi Jeltzalea bihurtuko omen da peneuvea denbora berriei eta, batez ere, ezkerreragoko abertzaleen metaketari aurre egiteko.

Min egiten dit horrek, ez estrategiak, izen desberdinarenak, esan nahi dut. Zergatik ez da euskaraz ere Eusko Alderdi Nazionala izaten ahal? Edota, bestela, zergatik ez da gaztelaniaz ere Partido de Dios y Tradición Vasca deitzen? Zergatik uzten da euskaldunontzat bakarrik memoriaren testigantzaren pisua?

Niri neuri euskaltasunaren zama handienetakoak egiten zaizkit erdaldunekin bereizten gaituzten gauza txiki eta oharkabe horiek guztiak, guretzat balio dutenak eta haientzat ez: Euskadi Irratiko meza eta herri-kirolak, Arrate Irratiko errosarioa, bertsolaritzaren globo puztuegia, Arantzazuko Amaren esklusibitatea, etc. Zergatik balio dute euskaldunontzat bakarrik? Hain gauza onak badira, zergatik ez dizkiete haiei ere eskaintzen/ematen?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo