GARA > Idatzia > Kultura

Jokin Uranga ere, Elgoibarren nagusituta, Gpuntuko final laurdenetan

 GARA | ELGOIBAR

Jokin Uranga nagusitu zen atzo Elgoibarren ospatutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako saioan. Azpeitiarrak 493 puntu eskuratu zituen eta, beraz, zuzeneko txartela lortu du final laurdenetarako. Gainera, Azpeitian kantatzea egokitu zaio azaroaren 6an. Atzoko saioan, Urangarengandik urrun samar sailkatu ziren gainerako bertsolariak: Unai Gaztelumendi (460,5), Oier Aizpurua (456), Joxe Munduate (447,5), Egoitz Eizagirre (437,5) eta Mikel Arrillaga (423,5).

Orain arte astebururo bi saio egin dira final zortzirenetan, baina gaur, Gipuzkoako Bertsozale elkarteak Azpeitian ospatuko den Kilometroak jaiarekin bat egin duenez, datorren asteburuan jokatuko dira azken bi saioak, Lasarte-Orian eta Irunen.
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo