Ibarrolaren ezkerrak proban jarriko du Ezkurraren bolada ona
Jon Leunda
Patrick Ibarrolaren ezkerrak proban jarri nahi du Paxkal Ezkurraren joko bolada ona. Biak izango dira, dudarik gabe, gaur goizean, 10.30etik aurrera Arrosan jokatuko den finaleko bi pilotaririk erabakigarrienak.
Nafarroa Beherekoak Kurutxari izango du lagun, atzealdea babesteko asmoarekin, eta lapurtarrak Lanberten babesa izango du aurrealdean. Ibarrola sasoiko dagoenean min handia egiten du botearekin, eta are gehiago Arrosa bezalako trinket azkarretan. Ezkurrak, berriz, urte txarra pasatu ostean bere mailarik onenera heltzen ari da, eta gaur baieztatu nahiko du hori. Jaialdia 9.30ean hasiko da, amateurren binakako norgehiagokarekin.