GARA > Idatzia > Kultura

KONTZERTUA

Donostiako Orfeoiak 200 abeslari boluntariorekin partekatuko du oholtza

Donostiako Orfeoiak bi kontzertu emanen ditu ostiral eta larunbatean, Madrilgo Auditorio Nazionalean. Bigarrenean, irailean aukeratu zituzten 200 abeslari boluntariorekin partekatuko du agertokia. Orfeoiko kideek jakinarazi dutenez, bi emanaldietan Orkestra Filarmonikoaren laguntza izanen du eta egitarau bikoitza eskainiko du, Mozarten «Koroatzearen meza» eta Beethovenen «Bederatzigarrena»-k osatua. Azken hau orain dela mende bat sartu zuten Donostiako abesbatzaren errepertorioan eta horregatik emanen diote larunbateko kontzertuan hainbertze jenderi parte hartzeko aukera. Orfeoiarekin batera abestu nahi zuten lagunek irailaren 14, 16 eta 17an proba batzuk gainditu zituzten Madrilen, eta ordutik entseatzen aritu dira Alcobendasen Juan Pablo de Juan maisuaren gidaritzapean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo