GARA > Idatzia > Kultura

NATURA MAITATUZ

Irrien Lagunekin batera txangoa egingo dute haurrek Aieteko parkean

Haurrek Donostiako Aieteko Kultur Parkeko naturaz, historiaz eta kulturaz gozatu dezaten ekimen berezia sortu dute bertako kideek, «txango dibertigarri eta hezitzaile bat» Irrien Lagunak klubeko pertsonaiekin. Han izango dira Largabista basozaina eta Marisorgin sorgin maitagarri eta naturzalea, zuhaitz eta landareen magia erakusteko. Eta eurekin batera kalejira alaiak eginez, jolastuz, abestuz, dantzatuz eta irri eginez, umeek une zoragarriak bizitzea nahi dute. Atzoko aurkezpenean jakinarazi zutenez, larunbat honetan eta azaroaren 5ean izango dira saioak, 12.00etan eta 17.00etan. Lau urtetik gorako neska-mutilei zuzenduta daude eta ordubete iraungo dute. Sarrerak dohainik eskuratu ahal izango dira kultur etxean egunean bertan, agortu arte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo