GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Mobilizazioek eta eragileen lanak emaitza ematen dutela erakutsi du Kukullagako auziak

Berangoko Kukullaga Goikoan bizi diren eta baserria uztera derrigortuak izateko zorian izan diren senar-emazteek, 76 eta 80 urtekoak, bertan jarraitzeko aukera izango dute, nahiz eta beren betiko etxea usufruktu egoeran izango duten. Modu horretan, bi lagun hauek duela zenbait aste erabat galdu zuten lasaitasuna berreskuratu ahal izan dute, jakin badakitelako heldu diren hilabete eta urteetan ez dituztela kaleratuko. Alde horretatik, ozen esan daiteke herri mobilizazioak eta gizarte eragileen lanak emaitza eman dutela. Izan ere, senar-emazteei mailegua eman zien enpresarekin EHNE sindikatuak eta Berangoko Udalak hitzartutako akordioa ez da besterik gabe etorri, aurreko egunetan izandako ekimen eta protesten bidetik baizik. Zoriontzeko arrazoia badago, alde horretatik, eta bai sindikatuak zein udalak egindakoa ahalegina txalotzekoa izan da. Nabarmentzekoa da, alde horretatik, udal talde guztiek bat egin dutela arazo honi behar bezalako konponbidea emateko.

Hala ere, ezin dugu ahaztu horrelako beste hainbat kasu daudela Euskal Herrian, eta tamalez, konponbide zoriontsurik ez dutela izango. Mobilizazioek, beraz, ez dute etenik izan behar.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo