GARA > Idatzia > Ekonomia

Baionan ere karrikara atera dira Gobernuaren murrizketen aurka

A.M. | BAIONA

Estatuko hainbat hiritan bezala, Baionan ere manifestazioa egin zuten atzo, Gobernuaren murrizketa sozialen politika salatzeko eta argi uzteko «neurri horiek ez direla krisiaren ondorio, jatorria baizik». CGT, FSU, Solidaires eta UNSAk grebarako deia ere egina zuten. Ez ordea, Ipar Euskal Herrian garrantzitsua den beste sindikatu batek, CFDTk alegia, nahiz eta manifestazioarekin bat egin zuen.

SNCF tren konpainian, hegaldietan eta garraio publikoan sumatu ziren, batez ere, lan uzteak, baina manifestazioa bera ez zen oso jendetsua izan (1.600 lagun).

FSUko ordezkariak parte hartzearekin asebeteak agertu baziren ere, CGTkoak ez ziren pozik.

LABen babesik ez

LABek ez zuen oraingoan babestu ez greba, ez mobilizazioa. Sindikatu abertzalearen esanetan, antzeko iniziatibak «ez dira egungo egoerari erantzuteko molde egokia». «Era iraunkor eta bateratuan arituko den mugimendu soziala» eraikitzeko engaiamendua berretsi du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo