GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Bakeak presa du, baina kartelak jarrita edo kenduta, herri honek oraindik ere bakea behar du

Bakea presa duen -edo izan beharko lukeen- egoera da, nonahi, eta bereziki haren falta pairatzen duten lekuetan. Herri honetan, beraz, presa handia du bakeak. Herri honek bakea lortzeko presa handia du. Hala ere, bakea iritsi dela esate hutsak ez du esan nahi bakea iritsi dela, atzo Bizkaiko Aldundiak antolatu zuen ekitaldiak horixe adierazi nahi bazuen ere, alegia ez dagoela indarkeriarik ETA erakundeak Euskal Herrian zeuden indarkerietako baten amaieraren berri eman zuenez geroztik. Bizkaiko ahaldun nagusiak, Jose Luis Bilbaok, bizirik dauden aurreko ahaldun nagusi biekin batera, Aldundiko balkoian eskegita zegoen kartela kendu zuen, «Bakea behar dugu» zioena, hain zuzen. Bakeak presa du, baina lekuz kanpo dago kartel hori kentzeko presa handi hori, oraindik ere herri honek bakea behar baitu. Zorionez, joan den astean indarkeria baten amaieraren berri eman zuen ETAk, eta bitxia da oraindik zenbait instituziotako balkoietan «ETA ez» leloa duten kartelak eskegita egotea. Baina indarkeria jasaten duten herritar asko dago oraindik, eskubide urraketak ez dira bukatu; beraz, ez da bakea ospatzeko garaia, bakea lortzeko falta diren urratsak egitekoa baizik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo