Irani eraso egiteko, Gobernuaren sostengua lortu nahi du Netanyahuk
Irani erasotzeko, gobernukideen sostengua lortu nahian dabiltza Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarra eta Ehud Barak Defentsa ministroa. «Haaretz» egunkariaren arabera, Avigdor Lieberman Atzerri ministroa ados dago, baina gainerako bostak kontra daude.
GARA | JERUSALEN
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk eta Defentsa ministro Ehud Barak-ek Iranen aurkako erasoa abiatu nahi dute. Horretarako, ordea, gobernukideen sostengua behar dute. Hori lortzeko, gainerako ministroekin biltzen hasi dira, «Haaretz» egunkariak aditzera eman duenez. Albiste horrek dioenaren arabera, Avigdor Lieberman Atzerri ministroa ere erasoaren aldekoa da, baina gainerako bost ministroek ez dute argi. Horien aburuz, Gobernuak nazioarteko komunitateari presio egiten jarraitu behar luke Irani zigor ekonomiko gehiago jartzeko.
Egunkariak aipatzen dituen adituek diotenez, negua ez da Irani erasotzeko garai aproposena. «Sasoi horretan hodei asko dago eta baldintza horietan ia ezinezkoa litzateke horrelako eraso bat egitea», azaldu zuten.
Hala ere, Netayanhu temati ageri da. Joan den astelehenean, Iranen botere nuklearra areagotzen ari dela esan zuen Parlamentuan. «Iranek ahalmen nuklearra izatea mehatxu handia da bai guretzat bai Ekialde Hurbilarentzat bai mundu guztiarentzat ere», berretsi zuen.
Barak Defentsa ministroaren ustetan, Gobernuak aukera guztiak aztertu behar ditu, horien artean, erasoaldi militarra.
Gobernu barruan iritzi desberdinak daude, ostera. Gai Estrategikoen ministroaren iritziko, ekintza militarrak «azken baliabidea» izan behar luke. Moshe Yaalonek esan zuenez, nahigo du erasoa AEBek egitea Israelek baino.
Misil probak
Hain zuzen, Israelgo Armadak misil berri bat probatu zuen atzo, Defentsa Ministerioak agiri baten bidez iragarri zuenez. Ez zuen zehaztu zein misil mota den edo zein ezaugarri dituen; jaurtiketa Palmajimeko basean egin zutela besterik ez zuen esan. Gai militarretan adituak diren hedabideek aipatu zutenez, lurreko Jericho 3 motako misilaren bertsio berria probatu zuten.
Duela egun batzuk, «The Guardian» egunkari britainiarrak misil horren bertsio berri bat badela nabarmendu zuen, buru nuklearrak bere baitan eramateko gaitasuna izateaz gain, urrunago iristen dena.
Lekuko askok ke zuria botatzen zuen kohete bat ikusi zuten atzo zeruan. Azaldu zutenez, itsasorako norabidea hartu zuen.
El Gobierno israelí «está muy cerca» de adoptar una decisión que ponga fin al lanzamiento de cohetes desde la Franja de Gaza y no descarta ninguna opción a su alcance, según advirtió el ministro de Cooperación Regional, Silván Shalom.
«Estamos muy cerca de adoptar una decisión para poner fin al fenómeno, no queremos ir allí pero ronda tras ronda de ataques nos forzará a tomar acciones para pararlo. Podemos pararlo y lo pararemos», resaltó en un encuentro con diplomáticos y periodistas celebrado en Jerusalén.
Interpelado sobre si entre las alternativas figura la de matar a dirigentes de organizaciones armadas palestinas o lanzar una operación militar terrestre, insistió en que todas las opciones están sobre la mesa y pueden ser varias».
Medios locales apuntaron el martes que el Ejecutivo había dado luz verde al Ejército para que tomase todas las medidas necesarias para impedir más ataques desde Gaza, incluida una ofensiva por tierra.
Por otra parte, los Comités de Asistencia a la Agricultura Palestina denunciaron la destrucción por parte de colonos israelíes de un total de 2.600 olivos durante octubre, lo que supone una pérdida económica de cerca de 109.416 euros. GARA
Irango Armadako buruak ohartarazi zuenez, Iranek Israel «zigortuko» du, «hutsegite»ren bat egiten badu. Mehatxua larritzat jo arren, eraso bat gertatzeko aukera txikia dela adierazi zuen.