GARA > Idatzia > Kultura

Bilbao Hiria 23. Pop Rock Lehiaketan hiru talde arituko dira gaur

GARA | BILBO

Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketaren 23. edizioak aurrera darrai, eta gaur, pop rock ataleko beste kontzertu bat izango da Bilborock aretoan, 20.00etatik aurrera eta doako sarrerarekin. Scum to the Leader, Melon Tree eta Experimental Little Monkey taldeak izango dira emanaldiko protagonistak, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Scum to the Leader talde bizkaitarrak emo-core estiloa jorratzen du, zuzeneko konexioekin eta izen bereko diskoa atera berri dute. Melon Tree taldea ere bizkaitarra da eta neo folk eta rock akustikoa egiten dute. Euren azken demoari «I'm losing my super power» deitu diote. Azkenik, Madrildik dator Experimental Little Monkey, Lucas Bolañoren azken proiektua. Txeloa edo flauta eta programazioak, ukeleleak edo sintetizadoreak sartzen dituen bandaren laguntzarekin alboz albo jartzen ditu folka, popa eta indietronika.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo