GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Bixente Vrignon 2011/11/2

Isiltasunaren estrategia

kazeta.info

Gerlaren arrabotsa isilduta, bakeak zarata egin du, Pirinioak pasatu gabe. Iparraldean, hedabideak nagusiki entseatu dute explikatzea, analizatzea, ahots ezberdinak entzunaraztea. Bainan hortik kanpo, isiltasuna, Estadu frantses guzian. Informazioaren hierarkian, ETA-ren erabakia, armen uzteak, ez du oihartzunik ukan. (...)

Interesgarria izan da mementu batez, Frantziatik nazioarteko politika explikatzeko, «ETA-ren bortizkeria» aipatzea. Interesgarria izan da aipatzea «arazo espainiol bat» bezala. Eta interesgarria izan da ere, ikuspundu zabalago batez, erakustea «nazionalismoaren bortizkeria», kasu hortan, bistan da, nazionalismoa, besteena da aldi oro. Eta nazionalismoa, -sozial-demokraziak salatzailea delarik- eskuinekoa da, etnizista eta beste. Diskurtso guzi hori garatuta, zaila bihurtzen da ulertzea, eta oraino gehiago besteei explikatzea zer gertatu eta gertatuko den Euskal Herrian. Interesgarria.

(...) Aieten frogatu da irudiek eta sinboloek beren pizua badutela. Salbu Parisetik ikusia, isiltasuna nagusi baita Estado frantsesean, Aieteko gailurrari inportantzia ematen zitzaizkiolarik Europako beste hedabide ainitzetan.

(...) Isiltasunaren estrategia ez da aldatu. Ikusi nahi ez duena baino, ez da itsuagorik. Bilkur honen keinu bakarra, Pierre Joxe-n presentzia. Barne ministro honek ditu lehen euskal iheslariak Espaniaratu 83-an. Berak du ere Iparraldeari lehen ezagupen sasi ofiziala onartu Garapen eta Hautetsien Kontseiluak sorrarazi. Frantziaren aldetik, nehork ez du baloratu, nehork ez baitu aipatu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo