GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

AIZKORA

Olasagasti finalean ariko da, ama hil zaion arren

J.L.

Une latzak eta gogorrak dira Joxemari Olasagastirentzat, ama hil baitzitzaion atzo. Hala ere, gaur eguerdian, Elizondon jokatuko den Euskal Herriko Lehen Mailako finalean izango da.

Olasagastik esan zuenez, bere amaren borondatea omen zen Joxemari gaur lehian aritzea, eta igeldotarra plazara aterako da nahi hori betetzera. Faborito nagusien artean dago, gainera, Gipuzkoako txapelduna.

Ez da egun erraza izango beretzat. Burua finalean izatea ez da batere samurra izango, baina txapela lortzeko beste arrazoi bat badu Olasagastik, eta amaieran garaipena erdiesten baldin badu, txapela zeini eskaini ere argi izango du.

Finala 12.30ean hasiko da Elizondoko Baztan pilotalekuan, eta igeldotarrarekin batera, Nazabal, Lopez, Azurmendi, Txapartegi eta Atutxa lehiatuko dira. Iazko finala Asteasun jokatu zen eta Olasagastik irabazi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo