GARA > Idatzia > Kultura

Peio eta Pantxoak «etenaldia» egingo dute abendutik aurrera

GARA | BAIONA

Peio Ospital eta Pantxoa Carrere gure kulturaren azken lau hamarkadak ulertzeko ezinbestekoak dira. Orain, ibilbide luze horretan «etenaldi» bat egiteko asmoa dute, Peio Ospitalek GARAri adierazitakoaren arabera, eta abenduan hitzartutako kontzertuak egin ondoren, «ez dugu eperik finkatzen -zioen-, gauzak aztertuko ditugu gerora buruz ikusteko. Azkenaldian errepertorio berarekin ibiltzen ginen, eta ikusi beharko dugu zer egiten dugun».

Bikote beterano honen azken kontzertua Itsasun izanen da, Peio Ospitalen sorterrian eta bertako ikastolaren alde, abenduaren 18an. Dena den, aurretik beste emanaldi batzuk eskainiko dituzte, abenduaren 11n Hazparnen, Gure Irratiaren alde, eta abenduaren 20an Bilboko Euskalduna jauregian, «Baionatik Bilbora» ikusgarriaren barnean. Gaur bertan ere entzun ahal izango ditugu bikotearen kanta enblematikoenak, Donibane Lohizuneko elizan, gizonezko Arin abesbatzarekin batera eskainiko duten emanaldian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo