GARA > Idatzia > Kultura

Emakume Idazleen Topaketa hasiko da bihar Pia Tafdrup poetarekin

GARA | DONOSTIA

Emakume Idazleen Topaketaren 24. edizioa izango da Donostian hilaren 16 eta 17an, 18.00etan Liburutegi Nagusian. Sarrera doakoa izango da.

Lehen egunean Pia Tafdrup eta Cristina Morato izango dira gonbidatuak. Lehena, Kopenhagen jaioa da eta Danimarka eta Europako poesia akademietako kidea da. Bigarrena aldiz, Bartzelonako kazetaria, argazkilaria eta bidai-liburu idazlea da, eta emakumearen egoeraz idatzi eta hitz egin izan du.

Ostegunean, berriz, Daniela Attanasio eta Monica Zgustova arituko dira. Attanasio Erroman jaiotako idazlea da eta, besteak beste, «La cura delle cose» («Gauzen zaintza»), «Sotto il sole» («Eguzkipean»), edota «Il ritorno all'isola» («Islarako itzulia») poesia liburuak idatzi ditu. Zgustovak, bestetik, gaztelaniara itzulitako «La mujer silenciosa» eta «Jardín de invierno» eleberriak idatzi ditu, besteak beste.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo