Isidra Diaz, Jose Mari Perez Diaz «Txuri»ren ama
Eskerrak denoi
Gutun honen bitartez eskerrak eman nahiko nizkioke pasa den azaroaren 23tik 26ra Txuriren askatasuna eskatuz herrian burutu diren mobilizazioetan parte hartu duen herritar orori.
Duela aste pare bat bidalitako gutunean egun marrazten ari den koiuntura berrian kalera ateratzearen beharraz hitz egiten zuen Txurik, hainbat eta hainbat euskal preso politikori aplikatzen zaion salbuespenezko neurriak behin betiko amaitzeko. Ziur nago herriko albisteak bereziki pozgarriak izan direla berarentzat azken egunotan, mobilizazio jendetsu eta arrakastatsuak izan baitira. Bertsolari, antzezle, musikari, dantzari, hizlari, txistulari, txalapartari eta nola ez, herritar horri, jakin ezazue bihotzez eskertzen dizuedala Txuriren zein gainerako preso politikoen eskubideen alde egindakoa. 24 urteko espetxealdi-bide luze honek 25. geltokirik izan ez dezan, eta zenbaki biribilak ospakizunerako aitzakia soilik bihurtuko diren esperantzarekin, hemendik aurrera ere bakoitzak ahal duen tokitik eta ahal duen indarrez lanean jarraitzeko gonbita luzatzen dizuet. Hortxe daukagu erronka eta hortxe izan beharko dugu bidelagun, urtarrilaren 7an Bilboko kaleetatik hasi eta falta zaizkigun guztiak etxean gure artean izan arte.
Badugu zer egin, animo eta eutsi goiari!