Krisiak galbidera daraman seigarren gobernua izango da Esloveniakoa
Iritzi zundaketen arabera, Janez Jansaren alderdi kontserbadorea izango da Esloveniako lehen indar politikoa eta egun gobernatzen ari den alderdi sozialdemokratak (SD) botoen %10,6 baino ez du jasoko. Bigarren indarra Pozitivna Slovenija alderdia izango da.
Esloveniako alderdi kontserbadorea, Janez Jansa buru, gaurko hauteskundeen garaile izango dela iragarri dute iritzi zundaketek, Borut Pahor lehen ministroaren alderdi sozialdemokrata ordezkatuz. Esloveniako Alderdi Demokrata, Jansa ministro ohiarenak (2004-2008), botoen %30etik gora jasoko luke.
Krisi ekonomikoak baldintzatu ditu gaurko hauteskundeak, Parlamentuak Pahor lehen ministroaren Gobernuari konfiantza ukatzean Danilo Türk lehendakariak aurreratu zituenak. Erretiro adinaren inguruko erreforma proposamena izan zen Gobernua galbidera eraman zuena. Esloveniarrek erretiro adina 63tik 65era aldatzearen kontrako jarrera azaldu zuten ekain hasieran, gobernuak antolatutako erreferendumean.
Zundaketek bigarren postua Ljubljanako alkateak eta bere alderdiak -Pozitivna Slovenija- lortuko dutela aurreikusten dute (botoen %22), eta egun gobernatzen ari den alderdi sozialdemokratak botoen %10,6 baino ez luke jasoko.
Eslovenia «herrialde eredugarria» zen 2007an, baina orain, langabeziaren nahiz zor publikoaren tasa handiak ditu -nahiz eta Europar Batasunaren batez bestekoa baino txikiagoa izan-. Esaterako, langabezia tasa bikoiztu egin da 2008tik hona.
Janez Jansaren helburu nagusia herrialdeari eragiten dion ekonomia krisia leuntzeko premiazko erreformak egitea izango da. Konstituzioan aldaketa batzuk egitea ere proposatuko du.
Hauteskundeen ostean, hainbat alderdi zentro-eskuinekoekin koalizioa sortzeko jarrera agertuko duela uste dute batzuek, eta horren aldeko jarrera ere agertu dute. Beste analista batzuen iritziz, ezkerreko eta eskuineko alderdien arteko koalizio bat egokiagoa litzake erreformak martxan jartzeko.
Buruzagi kontserbadoreak entzute handia lortu du azken hilotan, nahiz eta ustezko eroskeria kasu bat zela-eta irailean prozesu judiziala abiatu haren aurka. 2005ean «Patria» finlandiar konpainiaren eskutik dirua jaso izana leporatzen diote Jansari, baina berak karguak ukatzen ditu eta zigortua izanez gero erretiratu egingo dela adierazi izan du, jarraian gaineratuta bere ustez hori nekez gertatuko dela.
Eslovenia seigarren herrialdea da krisi ekonomikoaren ondorioz gobernuz aldatzen.
Los manifestantes instalados desde hace seis meses en el jardín de enfrente de la Bolsa de Liubliana están desilusionados con las elecciones. Según dicen, los comicios que posiblemente traerán el cambio, no aportarán nada bueno al país.
«Llamamos a la gente a boicotear las elecciones porque no vemos ningún responsable político en condiciones de cambiar favorablemente las cosas» señaló a la agencia France Presse uno de los organizadores del movimiento «15O Revolución», Becirovic de 54 años.
Otra de las organizadoras, Brigita, estudiante de Ciencias Sociales, declaró que se pelean «contra el capitalismo financiero, contra la especulación» y que su objetivo es «un sistema más justo que permita a todos vivir con dignidad».
Durante estas semanas el movimiento ha organizado varias manifestaciones contra los despidos o las malas condiciones hospitalarias.
Desde el 15 de octubre estudiantes, parados y jubilados están acampados frente a la Bolsa de Lubliana. Con esta iniciativa se unían al movimiento «Occupy Wall Street» de Nueva York. Pretenden así discutir el poder de los grandes bancos y las desigualdades sociales. GARA
Zor publikoa BPGren %43ra igo dela -%22 2008an- eta langabezia %8ra -%4,3 2008an- igo dela ohartarazi dute analistek. Aurrekontu-defizita %5,8koa izango da, Bruselak finkatutako %3tik gorakoa.