GARA > Idatzia > Kultura

Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilerak baditu aurtengo garaileak

GARA | DONOSTIA

Lekeitioko aurtengo 34. Euskal Zine Bileraren emaitzak eman zituzten jakitera atzo. Dokumental eta erreportajeen arloan, amateurren artean, lehenengo postua lortu du Juan Bidegainek, «0,39» izeneko lanari esker, eta, ondorioz, 1.200 euro eta Zilarrezko Antzara jaso ditu. Profesionalen artean, aldiz, Esteban Ramos Erdoziaren «Garaipena» izan da garaile.

Argumentuzkoen arloan eta amateurren artean Iker Ugalde Alberdiren «Txiri-txiri pitxin, edo..» izan da garailea; eta profesionaletan, aldiz, Asier Altunaren «Artalde». Azken horrek gainera, epaimahaiak aurkeztutako ikus-entzunezko guztien artean, lan onenaren saria ere jaso du. Azkenik, sormenezko lanen artean, Joseba Uberuagaren «Izena duena» eta Asier Urbietaren «Moldatu» izan dira saridunak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo