GARA > Idatzia > Mundua

Islamisten garaipena baldintzatu nahi du Egiptoko Armadak

Egiptoko bozetan lortutako garaipenak islamistei -Anaia Musulmanei eta Al Nur salafistei- emandako indarra murrizte aldera, boterean den Batzorde Militarrak Konstituzioa idazteko 30 pertsona esanguratsuz osatutako aholku batzorde bat eratu zuen atzo. Berez, Legebiltzarrak izendatu beharko luke Biltzar Konstituziogilea. Anaia Musulmanek militarren esku-sartzea gogor gaitzetsi eta islamistak alboratzeko saiakera bat dela salatu zuten.

p019_f01_097x140.jpg

GARA |

Talde politiko islamistek emaitza ezin hobeak lortu dituzte Egiptoko hauteskundeen lehen itzulian. Anaia Musulmanen Askatasuna eta Justizia alderdiak botoen %36,6 jaso ditu; Al-Nur talde salafistak, %24,3; eta Egiptoko Blokeak, %13,3. Behin-behineko emaitza horiek kontuan hartuta, Legebiltzarrean gehiengoa islamistak izango direla aurreikus daiteke, nahiz eta hauteskundeek martxora arte iraun.

Islamistei indarra kendu nahian, Batzorde Militarrak Konstituzioa idazteko aholku batzordea osatu zuen atzo. Indar Armatuen Kontseilu Goreneko buruzagiak, Husein Tantaui mariskalak, azaldu zuenez, aipaturiko kontseiluan intelektualak, sindikatuetako ordezkariak, legegileak eta buruzagi politikoak egongo dira. Orotara, 30 kide izango dira, horien artean, Al-Nur talde salafistako buru Emad Abdel Gafur eta Presidentetzarako hautagai Amro Musa eta Mohamed Salim al Awa, eta Naguib Sawiris enpresari eta Egipziar Libreen Alderdiko burua.

Mojtar al Mula jeneralak, asteazkenean, Konstituzioaren idazketan, Legebiltzarrean ordezkaturiko alderdi politikoez gain, bestelako taldeek ere esku hartu beharko luketela esan zuen.

Berez, Legebiltzarrari dagokio Biltzar Konstituziogilea hautatzea. Mulak hautaketa arautzeko «parametro» batzuk finkatzea exijitu zuen. Konstituzioak «urte luzeetarako» izan behar duela nabarmendu zuen eta, hortaz, Konstituzioa idazten dutenek gizartearen gehiengoa ordezkatu behar dutela. Al-Mularen iritziz, Legebiltzarrak soilik ez luke Konstituzioaren idazketak exijitzen duen ordezkaritza zabala bermatuko.

Albistea jakin bezain laster, Anai Musulmanek aholku batzordearen kontra egin zuten. Armadari kontrolpean duen Gobernua eta aipaturiko batzordea Legebiltzarra zokoratzeko erabiltzen ari dela leporatu zion. Hortaz, ez dutela horretan parte hartuko iragarri zuen.

«Biltzar Konstituziogilea kontrolpean izateko saiakera berri baten aurrean gaudelakoan nago», salatu zuen Askatasuna eta Justizia alderdiko buruzagietariko Mohamed al Beltagyk.

«Nahiz eta islamistek Legebiltzarrean gehiengoa lortu dugun, militarrek zokoratu egin nahi gaituzte. Eurek jarraitu nahi dute boterean», baieztatu zuen alderdiak.

Azken emaitzen arabera, hauteskundeen lehen fase honetan jokoan zeuden 168 eserlekuetatik 113 lortu dituzte islamistek: Anaia Musulmanek 80 eta Al-Nur-ek 33. Alderdi liberal laikoek 33 eskuratu dituzte eta gainerako eserlekuak hautagai independenteentzat eta talde politiko txikientzat izan dira. Partze hartzeari dagokionez, lehenengo itzulian %52koa izan zen, eta bigarrenean, berriz, %39koa.

Datozen asteetan, nekazaritza jarduerako eskualdeei iritsiko zaie bozkatzeko txanda. Horietan islamistek indar handia dute, bai salafistek bai Anaia Musulmanek. Azken horiek 80 urteko historia luzea dute. Hosni Mubarak agintariaren garaian, ofizialki debekatuta egon arren, sare sozial zabala eraiki zuten eta hauteskunde batzuetan independente gisa aurkezteko baimena eman zien Mubarakek hainbat hautagairi.

Anai Musulmanak salafistengandik bereizten saiatu dira, islamaren eta modernitatearen aldekoak direla esanez.

La Alcaldía de Jerusalén ordenó el cierre de una rampa de madera que conduce a la Explanada de las Mezquitas. Esta rampa se ha convertido en objeto de tensión entre Israel y la ANP y Jordania, cuyo acuerdo de paz con el Estado israelí le otorga el estatus de supervisor de los lugares santos de Jerusalén, con especial énfasis en la Explanada de las Mezquitas.

ai-ren salaketa

Amnesty International gobernuz kanpoko erakundeak AEBek Egiptori manifestarien aurka jarduteko material errepresiboa saltzen jarraitzen duela salatu zuen. Gutxienez zazpi tona munizio, tartean negarra eragiteko kartutxoak, bidali dituztela jakinarazi zuen.

ezetza

Askatasuna eta Justizia alderdiak, bozen lehen faseko irabazleak, ohartarazi duenez, ez du Indar Armatuen Kontseilu Gorenak Konstituzioa idazteko sortu duen biltzar zibilarekin kolaboratuko. «Ez dugu inoren esku-sartzerik onartuko».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo