Sokatira Laukoa
Amaiur eta Ibarra izan dira aurtengo azken txapelketetako bi talderik onenak
J.L.
Amaiur eta Ibarra taldeek eman dituzte Euskadiko Lauko Txapelketako azken jardunaldiko ezusteak. Nafarrek txapela jantzi zuten mutilen 300 kilokoan, eta bigarren postua ere eskuratu zuten. Gipuzkoarrek, berriz, emakumezkoen 260 kilokoa irabazi zuten.
Gizonezkoen 300 kilokoan Sokarri zen faboritoa. Lehen fase handia egin zuen eta bi talde sartu zituen finalean, gainera, beren multzotan lehenengo izanik. Beste faboritoa Abadiño zen, berdeak beti kontuan hartu behar izaten baitira. Baina herenegun Amaiur agertu zen faboritoak paretik kentzeko. Txapela eskuratu zuten, baina baita bigarren postua ere; hala, Amaiurko bi taldeak podiumeko lehen bi postuetan ikustea ezuste handi samarra izan zen denentzat. Horrek, gainera, laster hasiko den Zortziko Txapelketarako talde bikaina duela esan nahi du.
Emakumezkoetan izandako ezustea are eta handiagoa izan zen, Badaiotz azken urteotan nagusi izan baita. Lehen fasean, gainera, bere bi taldeak besteen gainetik agertu ziren, baina finalean Ibarrak aurre hartu zien. Txapela erabakitzeko, ordea, kitarakoa jokatu behar izan zuten arabarrek eta gipuzkoarrek, eta han irabazi zuten moreek. Zortzikorako ere indar handia hartuko zuten.
300 kiloko sailkapena honela geratu zen: Amaiur A (6 puntu), Amaiur B (5 p), Abadiño B (4 p), Sokarri B (3 p), Ibarra A (2 p) eta Sokarri A (1 p).
260 kiloko sailkapena honela geratu zen: Ibarra A (6 p), Badaiotz B (5 p), Sakana (4 p), Badaiotz A (3 p), Ibarra B (2 p) eta Berriozar (1 p).