GARA > Idatzia > Kultura

«Virgen negra» lana, Mozanbikeko emakumeen bizitza sexualari so

Raul de la Fuente zuzendariak eta Amaia Remirez ekoizleak Mozambiken grabatu duten «Virgen negra» film labur dokumentalak Goya sarietarako aurre sailkapena lortu du. Haurralde fundazioaren eskariari erantzuten dio lanak, eta emakume afrikarren sexu osasunaren berri ematen digu, bertako lau emakumeren lekukotza zuzenak bilduta. Lanak zuzen-zuzenean harreman sexual bat erakusten du, baita jaiotza bat ere. Dena Mozambiken bertan grabatua.

p056_f01.jpg

Anartz BILBAO | IRUÑEA

Angolan film luze bat prestatzen ari zirela, Haurralde fundazioa ezagutu zuten Raul de la Fuente zuzendariak -2006an «Nomadak TX» egin zuen- eta Amaia Remirez ekoizleak, eta gobernuz kanpoko erakundearen eskaerari erantzunez, «Virgen negra» film labur dokumentala egin dute. Lanak Goya sarietarako aurre sailkapena lortu du -hamar lan dira lau hautagaitzarako-, eta GARA Remirez iruñearrarekin mintzatu da, dokumentala ezagutze aldera.

«Mozambiken emakumeen osasun sexualari buruzko programa bat abian jartzen ari ziren, eta horri indarra emateko dokumental hau egin nahi izan zuten, oso ikus-entzunezko gutxik ukitzen baitituzte horrelako gaiak».

Haurraldek oso jarraibide orokorrak eman zizkien, nahi bezala lan egiteko askatasuna emanez, «eta asko eskertu dugu. Emakumeek horrelako herrialdeetan duten bizitza sexuala aztertu nahi izan dugu, duten ospitale eta mediku falta, garraiabide eskasia, ikasketa gabezia... kontuan izanik. Problematika horrek guztiak zer eragin duen aztertu dugu». Izan ere, lana grabatu duten landa ingurunean, adibidez, hiesa dutenak birjinekin harremanak izanda sendatu egiten diren ustea dute besteak beste.

«Adin eta belaunaldi ezberdinetako emakumeekin elkarrizketak egitea otu zitzaigun, eta, gaia hobeto agertzeko, ikus-entzunezkoan etxean emandako erditze bat ere agertu genuen, baita harreman sexual bat ere, dokumentala edertzeko».

Lana iazko ekain-uztail partean grabatu zuten, Mozambike ondoko Hegoafrikan Munduko Futbol Txapelketa jokatzen ari zela, eta horrela hasten da lana: «Herrialde erdia futbola ikusten zegoela-eta, beste erdia aurkitu nahi genuen; etxean ziren emakumeak, gizonak tabernan ziren-eta, futbolari so».

De la Fuente eta Remirezek eskarmentua dute dokumentalak osatzerakoan, eta hamabost egunetan egin zuten lana. «24 minutuko film laburra da, baina akaso telebistarako bertsio luzeagoa atonduko dugu. Pieza egokiak dira jendearengan jakin-mina pizteko, gero bakoitzak bere kasa herrialde eta arazo hauetaz gehiago ezagutzea bultzatzeko».

Hartu eta eman

Filmak emakumeen testigantzak agertzen ditu. «Ekoizle naizen aldetik, elkarrizketak egiten jardun nuen, modurik egokiena iruditu zitzaigun eta. Oso arduratuta nengoen abiatu aurretik, `nola hurbilduko naiz beste kultura, hizkuntza [portugesez hitz egiten dute], sinesmen [musulmanak dira gehienbat] bat duten emakumeengana, elkar ezagutu gabe. Ezagutu eta lehen minutuan beraien harreman sexualez galdezka gainera!'. Eta erabaki genuen elkarrizketak benetako solasaldiak izan behar zirela; hartu eta eman egin behar genuen; beraiei ere guri nahi zutena galdetzeko aukera eman behar genien».

Horrela oso solas naturalak lortu dituzte, «eseri eta berehala gai intimoez hitz egiten genuen. Eta guk baino askoz tabu gutxiago dituzte... ni gorritzen nintzen beraien aurrean». Remirezek asko ikasi du Mozambikeko emakumeengandik, oso bestelako bizimodua baitute. «Asko harritzen ziren 28 urterekin umerik izan ez eta nahi ez izateaz, eta monogamoak garenez beti jeloskor izango ginela uste zuten. Aldiz, poligamiari batzuetan abantailak aurkitzen zizkioten, antisorgailurik hartzen ez dituztenez, behin eta berriro haurdun ez egoteko gizonak lauzpabost emazte izanik harremanak txandakatzen baititu».

Goya sarietarako hautagaitza lortzea «gauza ederra» litzateke Remirezentzat, «gure ekoiztetxea ezagunagoa egingo bailuke alde batetik, eta afrikar emakumeek dituzten sexu arazoen gainean ere hausnarketa bultzatuko lukeelako».

«Virgen negra» dokumentala nahi duen ororentzat ikusgai dago www.vimeo.com atarian.

El documental presenta los testimonios de cuatro mujeres Mozanbiqueñas de distintas generaciones

Cuatro mujeres con edades entre los 16 a los 45 años -la esperanza de vida es de 40 años- dan testimonio de su vida sexual en «Virgen negra». Una de ellas es Emilia, matrona de su aldea, que acudió a la entrevista con su hija de 16 años, quien también habló de sexo con su madre al lado. «Ellas nos preguntaban sobre nuestras costumbres sexuales mientras nosotras indagábamos en las suyas en conversaciones íntimas realizadas con mucha naturalidad», relata Remírez. «Sobre si disfrutábamos o nos dolía nuestra primeras relaciones, sobre si teníamos o queríamos tener hijos, sobre la monogamia y la poligamia... conversaciones sin tabús».

Remírez nos presenta al resto de las mujeres, todas de la provincia de Chymoio. «En la aldea nos presentábamos ante los jefes de la comunidad, quienes nos acercaban hasta las mujeres más adecuadas para mantener una conversación sobre sexo». Emilia, la matrona, «tiene 12 hijos e hijas, y como matrona no realiza abortos, pues no ve bien la práctica». Luisa, por su parte, «tiene 30 años, ha vivido siete partos y en dos de ellos perdió a sus hijos. Es una mujer con muy pocos estudios, pero activista en la lucha por los derechos de la mujer, con conciencia».

Entre las diferentes generaciones, «hay un salto palpable y considerable», según la productora navarra. «Haicha y Gwyneth son más jóvenes, y ven las cosas de distinta manera -tienen alrededor de 16 años-. Mientras estas últimas nos decían que disfrutaban del sexo, Emilia, por ejemplo, estaba feliz porque al sufrir la menopausia no tendría que mantener relaciones; que en sus creencias no las ven correctas si no es para concebir».

En lo que respecta a la poligamia, «es una costumbre que mira solamente para el marido. La primera mujer tiene que aceptar con gusto la presencia de una segunda, por que sino el marido podría golpearla. Sin embargo, algunas de las entrevistadas confesaban que la poligamia lograba impedir que tuvieran un embarazo detrás de otro, pues el uso de los anticonceptivos es muy pobre en el país. Son distintos puntos de vista, muy sorprendentes para nosotros. Hemos aprendido mucho y ha sido muy enriquecedor», confiesa Remírez, quienes también grabaron a una pareja practicando sexo en la capital de Mozanbique, Maputo; y un parto «que nos costó mucho grabar». A. B.

MOZAMBIKE

Herri txiroa da Mozambike, eta bertako emakumeek osasun arazo larriak izaten dituzte, sexu harremanetan zein erditzerako orduan. Hiesa ere oso zabalduta dago herrialdean.

GOYA SARIAK

Goya sarietarako hautagaitza lortzeak ikusgarritasuna emango lioke De la Fuente eta Remirezen lanari, eta hausnarketa eragingo luke afrikar emakumeen sexu osasunaren inguruan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo