«BAT» aldizkariaren zenbaki berria
Mikel Zalbide euskaltzainak diglosiaren gaia landu du luze eta sakon
«Belaunaldi oso bat hazi da diglosiaren miseriaz hitz egiten», adierazi zuen Mikel Zalbide euskaltzainak atzo gai honi eskainitako «Bat» aldizkariaren zenbaki berriaren aurkezpenean. Hala ere, hainbeste mintzatu arren, Zabalbideren ustez jendeak duen ustea ez da zuzena, ez beti, eta pentsatzen du badela garaia honetaz hitz egiteko, «batez ere ondorioak inportanteak baitira». Azaldu zuenez, diglosia munduko ia edozein lekutan gertatzen den gauza da, eta ez da gatazka iturria. «Diglosia galtzean, galtzeko prozesuan gaudenean, orduan sortzen da gatazka», ohartarazi zuen adituak.