GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Joxe Iriarte Bikila | Idazlea

Idazleok eta delako euskal gatazka

Euskal idazleok, euskal gatazkari buruz gutxi eta lotsati hitz egin dugula? Zertaz hitz egin dugu azken urteetan delako gatazkari baino gehiago? Zuzeu blogean agertzen zen zerrenda baino askoz haratago doa idatzitakoa. Nire aldetik «Ekaitz aroa» eleberrian, baina baita, «Borrokaren Gorrian» autobiografikoan ere, gatazka bere orokortasunean (eta ez ETAri dagokiona soil-soilik) dago muin-muinean. Eta dozenaka iritzi artikulu, saiakera, eta abar. Izan ere, hirurogei urtetik gorakoentzat, aldez edo moldez, gatazkak bizi izan gaitu, eta gaitu, eta horren isla besterik ez da idatzitako guztia, literatura izan, autobiografiak izan, edo bestelako idatz motak. Guk baino inork ez du horri buruz idatzi eta hitz egin. Eta normala da gainera horrela izatea. Ez gaitezen akonplejatu edo kikildu, publiko jakin batentzat idazten duten horiekiko. Azala behar da euskal idazleok subenzionatuak garela esateko, eta, aldi berean komunikabide nagusien eta boterearen alde lan egiteko.

Ondo esanak onartu eta gaizki esanak barkatu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo