GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

PSOE, nora ezean dabilen alderdia, eta berritzeko aukerarik sumatzen ez zaiona

PSOEk azaroaren 20ko hauteskundeetan izan zuen gainbeherak ez du aurrekaririk izan. Hiru urte eta erdi lehenago mota bereko hauteskundeak erraz asko irabazi zituen, eta aukera aproposa izan zuen eskuinekoaz bestelako politika egiteko, batez ere politika ekonomikoari eta Euskal Herriarekin duten gatazkari dagokienez. Baina ez zuen nahi izan edo ez zen gai izan, eta larrutik ordaindu zuen azken hauteskundeetan. Alderdiaren egoera ez da ona, eta ez emaitza horiengatik bakarrik. PSOEren barruan dagoen zatiketa nabarmena da, eta, are okerrago, ez du ematen norabide bat adosteko baldintzak eskura dituztenik, ezta alderdia berritzeko aukera handirik dutenik ere. Dagoeneko badago alderdia gidatzeko hautagai seguru bat, Alfredo Perez Rubalcaba, Zapateroren Gobernuan kide erabakigarri eta zenbait arlotan erabakigarriena izan zena, baina nekez «berreraikiko» du alderdia hura eraisteko gakoa izan den politikaren erantzuleak. Eta nekez berritu dezake, halaber, seguruenik aurkeztuko den beste hautagaiak, PSOEren azken Gobernuko Defentsa ministro Carme Chaconek, hain zuzen. PSOEren irudi triste horrek nora ezean dabilen alderdi bat erakusten du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo