GARA > Idatzia > Kultura

Wikipedia entziklopediaren euskarazko edizioan, beste hamaika mila sarrera

GARA | DONOSTIA

Wikipediaren euskarazko edizioan gaur sareratu diren 11.000 sarrera berriak orain arte editatu diren 100.000ri gehituko zaizkie. Lorpen historikoa da honako hau, urtebeteko ahaleginaren emaitza izan da-eta, horri esker, euskal entziklopedia digitalaren edukiak ehuneko hamar gehitu dira. Nahi duenak erabili ahal izango ditu.

Lakuako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimena izan da hau, eta sarrera horiek guztiak sarean jartzeko Lur Entziklopedia hartu du oinarritzat; lan teknikoa, berriz, Elhuyar Fundazioak egin du.

Egitasmoa abian jarri aurretik egoeraren azterketa egin zen aukera guztiak aztertzeko helburuarekin. Azterketa burutu ondoren, egokiena jabetzan dituen jatorrizko edota egokitutako euskarazko edukiak Wikipediaren bidez sareratzea dela erabaki du Sailburuordetzak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo