GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

BERRIAK

Slaterren taula, AEBetako Historia Museoan

 

H.L.A.

Smithsonian dago Ameriketako Estatu Batuetako Historia Museoa, eta bertan, ondare estatubatuarra bildu, gorde eta erakusten dute. Museoaren azken helburua, benetako istorioak eta esperientziak batu eta aditzera ematea da, eta, horretarako, erakusleihoetan jarri behar dituzten objektuak aukeratzerako orduan egiazko istorioren bat duten objektuak hautatzen saiatzen dira.

Kirolak egungo gizartean garrantzi handia dauka, beraz, Jane Rogers museoko zuzendariaren ustez, hori ere ondare gisa hartu eta erakutsi behar da. Zentzu horretan, surfak azken hogei urteotan hartu duen garrantzia ikusita, surf taula bat ere aukeratu beharra zegoen beste zenbait kirol tresnarekin batera erakusteko.

Erakusleihoan jarri duten taulak ere bere istorioa du; Kelly Slaterrek 2010ean Bells Beacheko (Australia) txapelketa irabazi zuen taula horrekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo