GARA > Idatzia > Kultura

bertsolaria bere bakardadean

Aitor Sarriegi eta Unai Elizasu parez pare jarriko dira Dokako ezohiko saioan

Iragarri dutenez, ez da ohikoa izango. Ohiko jardunetik irtetea baita bertso saio hauen helburua. Bertsolari bat eta gai-jartzaile bat, parez pare eta elkarrekin. Ez da ohiko bertso saio bat izango, ezin da ohiko saio bat izan. Saiook izango dute esperimentutik, laborategitik... Doka Donostiako kafe antzokia izango da prob(et)a leku... Hamar bertsolari pasatuko dira hamar hilabeteotan, eta Josu Goikoetxea eta Unai Elizasu jardungo dira, txandan-txandan gai-jartzaile lanak egiten. Ez dute saio onik izango denik bermatzen... ahalegina da gauza ziur bakarra. Denak gonbidatu dituzte antolatzaileek Dokako plazara... edo, hobeto esanda, Dokako bertso sukaldera edo laborategira. Bihar izango da hurrengo saioa, 20.00etan, Aitor Sarriegi eta Unai Elizasurekin, 5 euroren truke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo