GARA > Idatzia > Mundua

Kanpainari bultzada eman nahi dio Hollandek, proposamen argirik gabe

François Hollande PS alderdiko hautagaiak bere kanpainari bultzada eman nahi izan dio frantziarrei zuzendutako mezu baten bidez. Hala ere, Nicolas Sarkozyren ahultasuna eta onarpen maila txikia erabiltzen ditu oraindik, eta ez du proposamen zehatzik argitu.

p018_f01_097x144.jpg

GARA |

François Hollande PSko hautagaiak presidentetzarako bozetako bere hautagaitza indarberritu nahi du. Izan ere, azken asteotan zalantzan ibiltzea leporatu diote. Horrenbestez, frantziarrei mezu bat luzatu die, neurri zehatzik iragarri ez badu ere, herriaren bidea zuzen gidatzeko prest azalduz. Hauteskundeen lehenengo itzulirako ehun egun falta direnean, Hollande oraindik faborito da inkestetan. Abenduan egindako galdeketan, %57ak agertu zuen berari botoa emateko asmoa.

Nicolas Sarkozy presidenteari ateratzen dion aldea gero eta txikiagoa da, ordea. Hortaz, bere kanpainari bultzada ematen hasi da PSko hautagaia. Departamentuetara bisita gehiago egin nahi ditu eta hautesleei bere lehenengo mezua bidali zien atzo.

«Aldaketa, orain da» izenburuko idatzian -«Libération» egunkarian argitaratua-, Sarkozyren agintaldiko «bost urteko orria» atzean utzi nahi duela dio PSko buru izandakoak, «Frantzia txikituta, ahulduta, minduta, hondatuta utzi duelako».

Sarkozyk frantziarrei hitz egitean bezala, François Hollandek ere dramatizatu egiten du hauteskunde urte honetan jokoan dagoenaz hitz egitean, eta «aldaketa urtea» izan behar duela nabarmentzen du.

Egoera ekonomikoa

«Depresio ekonomikoa hor dago, gizarte-larritasuna edonon dago eta konfiantza inon ez», esanez, Sarkozyren agintaldiaren gaineko balantze negatiboa egiten du Hollandek. Enpleguaren datuak azken hamabi urteetako txarrenak dira, ia hiru milioi langabe daudelako, eta, aurreikuspenen arabera, atzeraldi ekonomikoan sartzeko zorian dago herrialdea.

Eskuindarrek eskarmentu falta egozten diote etengabe Hollanderi. «Gauzak hain errazak izango bailira, porrota aitzakia bihurtuko balitz bezala edo eskarmentua -txarrena ere- jarraitzeko justifikazioa izango balitz bezala, edo agindutakoa bertan behera uztea ausardiaren froga izango balitz bezala», erantzun du PSko hautagaiak.

Nicolas Sarkozyri eraginkortasun eza leporatu dio, «ez baita gai izan, bi urtetan `azken aukerako' hamasei gailurretan parte hartu ondoren, euroguneko krisiari irtenbidea emateko». Horrenbeste gauza aldatu nahi dituen presidente bat berriro hautatu beharrean, «zergatik ez aldatu presidentea, besterik gabe?», proposatu die ironiaz frantziarrei. «Frantziak nora jo erabaki dezakeela» eta konfiantza berreskuratu ahal duela esaten badu ere, ez du irtenbide zehatzik proposatzen. Nahikoa du bere jardunean ardatz izango dituen printzipioak aipatzea: «egia», «borondatea», «justizia» eta «itxaropena».

Gobernuak, berriz, enplegua handitzeko neurriak agindu ditu eta hauteskundeak baino lehen babes soziala finantzatzeko erreforma abian jarri nahi du. Bestalde, Hollanderen ofentsiba kritikatu egin dute. «Testu luze horretan gehien harritu nauena proposamen eza izan da», adieraziz jo du Hollanderen aurka Alain Juppek, Kanpo-arazoetako ministroak.

Bere ustez, «gehiegikeria eta bidegabea da. Frantzia behea jo duen herri bat bezala aurkezten du eta nazioartean bere sinesgarritasuna ahuldua duena, eta hori ez da egia, neu naiz horren lekuko».

inkestak

Azken inkestetan, %57a prest agertu da Hollanderen aldeko botoa emateko. Baina Sarkozyri ateratzen dion aldea gero eta txikiagoa da, eta PSko hautagaiak kanpaina indarberritu nahi du.

zazpi mitin

Bozetako lehen itzulia egin baino lehen (apirilaren 22an) zazpi mitin handi emango ditu; urtarrilaren 22an lehena. Manuel Valls bere komunikazio zuzendariak esan duenez, bere proposamenaren ardatz nagusiak azalduko ditu bertan, «nazioari zuzendutako hitzaldian».

programa

PSko hautagairen ingurukoek jakinarazi dutenez, hauteskunde programa hilabete honetan zehar aurkeztuko dute, eta datozen egunotan plazaratuko dute kanpainaren lema.

Sarkozy contradice el liberalismo de su Gobierno para apoyar el proyecto de una cooperativa obrera

A cuatro meses de las elecciones y con cifras crecientes de paro que amenazan su reeleción, el presidente francés, Nicolas Sarkozy, ha cambiado su liberalismo económico por el apoyo un proyecto de cooperativa obrera para salvar SeaFrance, una compañía de ferrys en el canal de la Mancha, cuyo futuro depende de una decisión judicial. La intervención en el último minuto del presidente francés en favor de la solución defendida por los sindicatos de Seafrance, filial de SNCF, para evitar su quiebra, ha cogido a contrapié a su gobierno, hostil a esta medida. Este golpe de efecto condujo al tribunal del comercio que debía resolver ayer sobre la viabilidad del proyecto sindical, única alternativa a la quiebra, a prorrogar su decisión. El presidente francés pidió a SNCF que pague indemnizaciones extraordinarias por despido que permitan a los trabajadores inyectarlas en el proyecto Scop (Sociedad Coooperativa Obrera de Producción). El ministro de Transportes, Thierry Mariani, había acusado de «fanatismo» al sindicato CFDT, que defiende el proyecto. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo