
ARGITALPENA
Euskaltzaindiak beste liburu bat jarri du Interneten
Euskaltzaindiak «Birjinia, edo donceil christaba» izenburuko liburua Akademiaren webgunean jarri du. Hain zuzen ere, www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/73950.pdf helbidean kontsulta daiteke argitalpen digitala, Euskararen Lekukoak bildumako 24. zenbakia. Lan honek bazuen izenburu luzeagoa, eta Michel-Ange Marin fraide frantsesak 1572an idatzitako lanaren euskarazko itzulpena da, lapurteraz idatzia.