Heineken Kopa
Unerik onenean utzi du lehiaketa Biarritzek
Lapurtarrek sekulako norgehiagoka egin zuten, bost entsegu lortuz. Ngwenya izan zen arratsaldeko protagonista nagusia; bere abiadurarekin erotu egin zituen kanpotarrak eta hiru entsegu lortu zituen.
Jon LEUNDA I
Biarritz denboraldiko unerik onenetakoan dago, eta atzo sekulako erakustaldia egin zuen Ospreys taldearen aurka. Ez du lortu Heineken Kopako final-laurdenetan sartzea, baina multzoetako bigarrenik onenetakoa izan da, eta Amlin Challengen sartzeko aukera izango du. Ez da hasieran lapurtarrek nahi zutena, baina hor daudenez gero, irabazten saiatuko dira.
Zalantzak, kezkak eta urduritasunak izan dira nagusi Agileran, baina azken partidetan gora egin dute nabarmen, eta atzo gorakada hori areagotu zuten. Azken partidetan Yachvili izan da onena, baina atzo orain arte ia ikusi ez den Ngwenya agertu zen. Amerikarra oso garrantzitsua izan da azken denboraldietan, eta atzo berriro ere sasoira heldu dela erakutsi zuen. Bere abiaduararekin erotu egin zituen kanpotarrak, eta bere lana ongi biribiltzeko, hiru entsegu ere lortu zituen.
Hasieratik ikusi zen etxekoak askoz ere gogo handiagoa zutela, nahiz eta final-laurdenetara sailkatzeko ia aukera berak zituen Ospreysek. Indartsu abiatu ziren, eta hamargarren minuturako 14-0 ari zen irabazten talde zuri-gorria. Ngwenyak bi entsegu sartu, eta ostikoarekin Yachvilik gauzatu zituen. Biak ongi daudela, min handia egingo du Olympiquek.
Lehen zatiaren erdialdera lapurtarren jaurtitzaileak zigor bat gauzatu zuen, eta aldea gehitu egin zuen. 17-0koarekin joan ziren atseden hartzera.
Aldaketarik ez
Bigarren zatian ez zen aldaketa handirik izan. Etxekoek nagusi izaten jarraitu zuten, eta beste hiru entsegurekin arratsaldea biribiltzea lortu zuten. Amaieran garrantzi handiko garaipena lortu zuten, nahiz eta ez zuten helburua lortu.
Irabazi zuten bezala irabazteak indarra emango die jokalariei, eta bide berbetik jarraitzen baldin badute, sailkapenean ere laster dira zuloa utzi eta gora begira jarrita. Orain amaitu da Heineken Kopa, eta Ligak hartu behar du protagonismo osoa, nahiz eta Amlin Challengeko oparia ere ezingo duten erabat baztertuta utzi.
Tras quedar apeado de la Heineken Cup, el Biarritz, que ha sido uno del los mejores segundos, tiene la oportunidad de jugar los cuartos de final de la Amlin Challenge, en Londres ante el London Wasps, que se disputarán el fin de semana del 5, 6 y 7 de abril. Si los de Aguilera logran la victoria se medirán en semifinales al vencedor de la eliminatoria que van a disputar el Brive y el Llanelli. Las semifinales se disputarán el fin de semana del 27 y 29 de abril. Además, en los cuartos, el Stade Français se medirá al Exeter y el Toulon al Harlequins.
En la Heineken Cup, Munster se enfrentará a Ulster, Leinster a Cardiff, Edinburgo a Tolousse y el Saracens al Clermont el fin de semana del 5, 6 y 7 de abril. J.L.