
TELEBISTA
Jesus Egiguren izango da bihar «Hitzetik Hortzera» saioan
PSEko lehendakari Jesus Egiguren izango da bihar gonbidatua «Hitzetik Hortzera» saioan («Gaur Egun»-en ondoren). Umetatik dela bertsozalea eta Bilintx protagonista duen nobela bat idatzia duela kontatuko dio, besteak beste, Jon Artanori. Bertso Eguneko afalosteko saioa eta Txolarre Irratiaren Tolosako jaialdia ere izango dituzte mintzagai.