«A las nueve en el Faisán» aurkezteko bertso bira hasiko du Xabier Silveirak
GARA | BILBO
«A las ocho en el Bule» eleberriaren ondotik, Xabier Silveirak duela hilabete inguru kaleratutako «A las nueve en el Faisán» aurkezteko hogei bertso saiotik gora egingo dira beste horrenbeste bertsolarirekin. Bere liburua eskuetan duela, bertatik gaztelaniaz ateratako gai edo abiapuntuak izango dituzte oinarri bertsolariek -euskaraz erantzungo dute-. Otsail eta martxoko ostegun eta ostiralak zituzten hasiera batean buruan saioak gauzatzeko, baina eskaerari erantzuteko apirilera bitartean luzatu dute bira. Bihar Oiartzunen izango dira Makutxo tabernan (20.00), eta ostiralean Uharteko Oiezki tabernan. Gainerako saioak eta partaideak Xabiersilveira.com-en daude ikusgai.