BAKARRIZKETAK
Irene Bau amatasunaz mintzatuko da Pabilioi 6n
Irene Bauk Karmele Jaioren «Ecografías» testu literarioan oinarrituriko izenburu bereko bakarrizketa aurkeztuko du ostiraletik igandera bitartean Bilboko Pabiloi 6 aretoan. Emakume baten barne-hausnarketa jartzen du agerian Ramon Bareak zuzendutako ikuskizunak, aretoko arduradunek atzo jakinarazi zutenez. Obraren ardatz nagusia amatasuna da eta neskato bat adoptatzera doan emakume baten oroitzapen eta sentimendu nahasiak ditu abiapuntu.